2022-06-06 20:23

Bilboko Konpartsak federazioak Txosnaganerako mendi-igoeraren X. ekitaldiari ekingo diogu aurten, ekainaren 11n, eta ostegunera arte zabalik dago bilbotar denek izena emateko epea. Aurten, baina, ibilde aldaketa egitera behartuta egon gara konpartsak. Supersur-en lanak direla eta, agintariek debekatu dute Bolintxuko bidezidorretik igarotzea.

Bilboko konpartson ustez, “bitxia da, baina apenas afekziorik izango ez zuela esan zuten arren, handik ibiltzea eragotzi dute, bidezidorrak berak baino trafiko gutxiago duen makroegitura hori egiteko”.

Bi ibilbide errepikatuko dira aurten ere, Bolintxu bidearen ordez konpartsok adostutako zati alternatiboaren salbuespenarekin.

Lehenengoa, mendian eskarmentua duen jendearentzat, 19,17 kilometrokoa (967 metroko goranzko desnibela). Goizeko 8:15ean dokumentazioa batu eta 15 minutu beranduago irtengo da San Adriango elizatik.

Bigarrena, 13,6 km (582 metroko goranzko desnibela), 9:15ean dokumentazioa batzeko eta 15 minutu beranduago irteteko, leku beretik.

Helmuga Atxuriko Enkarnazio plaza izango da, auzoko jaiekin bat eginez. Bertan, mendizaleek aurkituko dituzte indarrak berreskuratzeko eta behar den guztia; han bertan ere izango da parte-hartzaileentzako sari-banaketa.

Izen-ematea gure webgunean egin daiteke ekainaren 9ra bitartean, eta parte-hartzea doakoa da. Ekainaren 11n Txosnagarera joango gara!


Txosnaganeko ibilbide laburra (berria)

Txosnaganeko ibilbide luzea (berria)

The post Bolintxutik igarotzea galarazi diote Txosnaganerako ibilaldi neurtuari appeared first on Bilboko Konpartsak.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
1978an, hainbat faktoreren metaketaren ondorioz sortu zen Bilboko jai eredua. Eredu hau bakarra dugu munduan, konpartsek -herri jatorriko taldeak- Aste Nagusia sortzeko eta antolatzeko duten rol garrantzitsuagatik. Denbora asko igaro da ordutik, bai, baina batzuek, euren besaulkitik egungo gizartearen pasibotasuna aldarrikatzearekin batera “urte zoragarri haiengatik” krokodilo negarrak isuritzen dituzten bitartean, Bilboko jai eredua zuzendu beharreko arazotzat daukate, goitik behera antolatuz, agintekeria behingoz inposatzeko desiatzen baitaude. Bilboko Konpartsen Federazioak, aldiz, ilusio hartako sugarra pizturik mantentzen du: gogotik egiten dugu lan urte osoan eta gure helburua jaiak -Aste Nagusia, San Tomas, inauteriak eta auzoetako jaiak- herritarrek herritarrentzat eginak izatea da. Elkarbizitza posible dela uste dugu, ezberdintasunetik eta iritzi aniztasunetik. Instituzioek bakarrik antolatutako jaien ereduarekin konforme ez gaudenok konpartsetan biltzen gara. Konpartsok ezberdinak gara, jaia gara