2021-08-25 19:14

Fanfarreen doinuak bueltatu dira Bilboko kaleetara, ordu batzuengatik. Ehunka pertsonak martxa egin dugu arratsaldean Areatzaren inguruetatik, Bilboko Irria kulturaldiari hasiera ematera, herri-kultura defendatzera eta udal-debekuak salatzera. Bilboko konpartsok antolatutako ekimenean parte hartu dute Bira Zapatistak, Bizkaiko Pentsiodun Mugimenduak, SOS Ostalaritzak, Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkarteak eta Teknikariok sindikatuak, konpartsakideez eta hainbat musikariz gain.

Martxa Bilboko udaletxetik irten da, Areatza gurutzatu eta Arriaga heltzeko. Bertan, konpartsek eta kolektiboek txupin bana bota dugu, udal-debekuen aurretik Bilboko Irriak izan behar zituen ekimen bakoitzeko bat. Fanfarrez eta kolorez betetako kalejirak bere bidea egin du berriro ere udaletxeraino, Plaza Zirkularretik igarota. Uneoro, distantziak gorde dituzten bi zutabetan ibili dira bilbotarrak. Kalejiraren bidez, konpartsok gogorarazi dugu kultura eredu parte-hartzaile, feminista, herrikoi, euskaldun eta internazionalistaren arabera egin daitekeela.

Bilboko Irria kultur jardunaldien helburua da Bilbori irria berreskuratzen laguntzea, Covid-19ren oinazearen eta konfinamuenduetako nekearen ostean. Gaurko ekimenaren ostean, honakoak dira geratzen diren ekimenak:

Osteguna, abuztuak 26

09:00 Tingladoetan Bilboko Irratien Maratoia

10:00 Zazpi Kaleetatik Herri-kulturaren aldeko musikarien mobilizazioa

11:30 Plaza Barrian Autoestimua lantzeko Ipuinak

11:30 Gas Plazan Buztin Tailerra

12:30 Gas Plazan Aquafonia Tailerra

13:30 Plaza Barrian BingoTxou!

19:00 Zazpi Kaleetatik Herri-kulturaren aldeko musikarien mobilizazioa

Ostirala, abuztuak 27

10:00 Zazpi Kaleetatik Herri-kulturaren aldeko musikarien mobilizazioa

11:30 Plaza Barrian Aquafonia

11:30 Arriaga Plazan Igela

11:30 Gas Plazan Zientzia Tailerra

13:00 Plaza Barrian Kawadeni (Afroperkusio – Dantza)

17:00 Plaza Barrian Ekai-Txa (Txalaparta)

17:00 Tingladoetan Atopia – Adur (Rol Jokoak)

19:00 Zazpi Kaleetatik Herri-kulturaren aldeko musikarien mobilizazioa

Larunbata, abuztuak 28

10:00 Zazpi Kaleetatik Herri-kulturaren aldeko musikarien mobilizazioa

11:00 Zazpi Kaleetatik Herri-kulturaren aldeko Erraldoien mobilizazioa

11:30 Plaza Barrian Olerki-Saioa La Konpartsa de la muerte-ren esku

17:00 Plaza Barrian Impro y punto (Antzerkia)

17:30 Gas Plazan Breakdance tailerra

19:00 Zazpi Kaleetatik Herri-kulturaren aldeko musikarien mobilizazioa

20:00 Areatzako Kaian Irrien lapurrak ekitaldia.

Igandea, abuztuak 29

10:00 Zazpi Kaleetatik Herri-kulturaren aldeko musikarien mobilizazioa

11:00 Gas Plazan Familientzako Globoflexia

11:30 Plaza Barrian ¡Qué circo de mujer! (Antzerki – Zirko)

12:30 Gas Plazan Musukoen apainketa-tailerra

17:00 Gas Plazan Xakea

18:00 Plaza Barrian Porrusalda Erromeria

19:00 Zazpi Kaleetatik Herri-kulturaren aldeko musikarien mobilizazioa

21:30 Udaletxetik Herri-kulturaren aldeko kalejira

The post Bilboko Irria abiatu dugu konpartsok, herri-kulturaren aldeko martxa koloretsu batez appeared first on Bilboko Konpartsak.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
1978an, hainbat faktoreren metaketaren ondorioz sortu zen Bilboko jai eredua. Eredu hau bakarra dugu munduan, konpartsek -herri jatorriko taldeak- Aste Nagusia sortzeko eta antolatzeko duten rol garrantzitsuagatik. Denbora asko igaro da ordutik, bai, baina batzuek, euren besaulkitik egungo gizartearen pasibotasuna aldarrikatzearekin batera “urte zoragarri haiengatik” krokodilo negarrak isuritzen dituzten bitartean, Bilboko jai eredua zuzendu beharreko arazotzat daukate, goitik behera antolatuz, agintekeria behingoz inposatzeko desiatzen baitaude. Bilboko Konpartsen Federazioak, aldiz, ilusio hartako sugarra pizturik mantentzen du: gogotik egiten dugu lan urte osoan eta gure helburua jaiak -Aste Nagusia, San Tomas, inauteriak eta auzoetako jaiak- herritarrek herritarrentzat eginak izatea da. Elkarbizitza posible dela uste dugu, ezberdintasunetik eta iritzi aniztasunetik. Instituzioek bakarrik antolatutako jaien ereduarekin konforme ez gaudenok konpartsetan biltzen gara. Konpartsok ezberdinak gara, jaia gara