2025-08-21 17:30

Ikusita egunotan hainbat erasoren berri izan dugula, hainbat eratakoak, protokoloa berriro aktibatzea erabaki dugu. Hortaz, atzo 00:00etan abiatu genuen protokoloa kazerolada batekin txosnetan, eta gaur hemen salatu nahi ditugu pertsona batzuek bizitako erasoak.

Horrez gain, Bilboko Konpartsek egindako protokoloa bera, eta bere erabilgarritasuna aldarrikatzeko aprobetxatu nahi dugu. Gu erasoak salatzeko tresna bat gehiago gara, eta gure lanarengan konfidantza izan behar dugu.

Kudeatzen ari garen kasu dezente ditugu mahai gainean eta azpimarratu nahi dugu zenbait sexu jazarpen kasu helarazi dizkigutela, bai jazarpenarekin zerikusia dutenak, bai biolentzia fisikoarekin zerikusia dutenak, irainekin, diskriminazioarekin… Beraz, “alarma piztu” nahi dugu, eta birgogoratu nahi dugu ez dugula inolako erasorik onartuko, eta denon erantzukizuna dela arazo honi aurre egitea: hedabideena, erakunde publikoena, norbanakoena…

Jendea jaietara etortzera gonbidatu nahi dugu giro osasungarria sortzeko, baina erasotzaileei argi esan nahi diegu beraien etxeetan geldi daitezela, eta jakin dezaten ez direla ongietorriak izango eta erasotzen badute aurrean edukiko gaituztela!

Bestalde, atzo, udaltzainek kale saltzaileei gauzak konfiskatzen egon zirela salatu nahi dugu. Ekintza horrek ez du inondik inora pertsona horien arazoa konpontzen, eta, horregatik, instituzioei alternatiba duin bat eskaintzeko eskatzen diegu.

Esan bezala ez dugu inolako erasorik onartuko, jaiak guztiontzako espazio seguruak izatea dugu helburu.

Gora erasorik gabeko Aste Nagusia! Gora Marijaia!

The post Berriro aktibatu dugu erasoen kontrako protokoloa appeared first on Bilboko Konpartsak.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
1978an, hainbat faktoreren metaketaren ondorioz sortu zen Bilboko jai eredua. Eredu hau bakarra dugu munduan, konpartsek -herri jatorriko taldeak- Aste Nagusia sortzeko eta antolatzeko duten rol garrantzitsuagatik. Denbora asko igaro da ordutik, bai, baina batzuek, euren besaulkitik egungo gizartearen pasibotasuna aldarrikatzearekin batera “urte zoragarri haiengatik” krokodilo negarrak isuritzen dituzten bitartean, Bilboko jai eredua zuzendu beharreko arazotzat daukate, goitik behera antolatuz, agintekeria behingoz inposatzeko desiatzen baitaude. Bilboko Konpartsen Federazioak, aldiz, ilusio hartako sugarra pizturik mantentzen du: gogotik egiten dugu lan urte osoan eta gure helburua jaiak -Aste Nagusia, San Tomas, inauteriak eta auzoetako jaiak- herritarrek herritarrentzat eginak izatea da. Elkarbizitza posible dela uste dugu, ezberdintasunetik eta iritzi aniztasunetik. Instituzioek bakarrik antolatutako jaien ereduarekin konforme ez gaudenok konpartsetan biltzen gara. Konpartsok ezberdinak gara, jaia gara