2024-01-17 11:25

EL PANAL KOMUNAKO KIDEEN BISITA

ROBERT LONGA ORDEZKARIAK BDSKOOP BISITATU DU

Euskal herria eta Kataluniako elkarte eta erakunde ezberdinak bisitatzen ari da venezuelatik etorritako Robert Longa, berrantolaketa politiko, ekonomiko eta kulturalari loturik sortzen ari diren proiektuak ezagutu eta bizitzaren komunalizazioari buruzko hausnarketa sustatu eta eta esperientziak trukatzeko guneak eraikitzeko helburuarekin.

Astelehenean Hernaniko Hernani Burujabe proiektua ezagutu ondoren, asteartean etxera etorri zitzaigun, BDS KOOP elkartea bisitatu eta bertako kideekin bizitza komunala eta proiektu kolektiboen inguruan hausnartu eta esperientziak trukatzeko.

BDSKOOP eta bertatik sortutako proiektu ezberdinak bisitatu eta Behe Bidasoan Ekonomia Sozial Eraldatzailea hedatzeko egiten ari diren saikera eta proeiktuak ezagutu zituen bertatik bertara. Longa jaunak bizitzaren komunalizazioari buruzko hausnarketak partekatu zituen, Hugo Chávezen proposamenean eta Venezuelako herriak kapitalaren aurka egindako borrokan oinarrituta.

Robert Longa Caracaseko Enero 23 auzoan kokatuta dagoen El Panal Komuneko bozeramailea da, eta Fuerza Patriotica Alexis Vive erakundeko sortzaile eta zuzendaritza nazionaleko kidea. Longa ezaguna da bere karismagatik, bere borroka historia luzeagatik eta Venezuelako eta kontinenteetako errealitateari buruzko hausnarketa poetiko eta teorikoki informatuengatik.

Bisitaren arrazoiaz galdetuta, Longaren hitzetan “Ekoizpen moduak eta harremanak aldatzeko estrategikoki lan egiten ari garen Venezuelako komunak mundura atera gara, proiektu iraultzaile bolivartarraren defentsan, proiektu komunitarioaren eta oinarrizko chavismoaren defentsan aurpegiak erakustera. Horrez gain, esperientzia ederrak ezagutu eta jakintza politiko, zientifiko eta produktibo sozialen trukea egiteko aukera paregabea dela badakigu”.

Arratsaldean hitzaldia eman zuen Hazia elkartean, El Panal komuna hiritarra ardatz hartuta, komuna eta hegemonia berri baten eraikuntzaz jarduteko.

Datozen ekitaldiak

The post ROBERT LONGA appeared first on BDS KOOP.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Ekonomia eraldatzailea eta lekuko garapena sustatzen duen elkartea da BDS KOOP-ERALDAKETA FABRIKA, ingurumena errespetatuko duen ekintzailetza arduratsua bultzatuko duena; pertsona erdigunean jarriz, eskualdeko bizitza hobetzeko.