2021-04-12 10:03

Gaurko saioan, bide ezberdinetatik geuregana ailegatu den bati heldu nahi diogu: Zaintza.

Egunkarietan muturra sartzen badugu, zaintza arloko langileak grebaz-greba dabiltzala ikusiko dugu. Lan-baldintzak eta ordainsariak hobetzea eta zaintza zerbitzua duintzea eta publiko egitea eskatzen dute. Zaintza zerbitzua unibertsala eta doakoa bilakatzearen beharraz ari dira eragile ezberdinak; Feminismoetatik zaintzak bizitzaren erdigunean kokatzearen beharra jarri da eztabaida publikoan, eta Eusko jaurlaritzak eta emakundek ere, pasa den martxoaren 8rako prestatutako kanpaina zaintzaz ari da…

Baina zertaz ari gara zaintzaz ari garenean?

Mundu Bat elkarteko Saray Martin, Parean elkarteko Miren Lanz, Maitena Kooperatibako Elisa Peredo eta Oreretako udaleko zinegotzi den Itziar Ostolaza elkarrizketatu ditugu.

The post Nork zaintzen gaitu? appeared first on BDS KOOP.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Ekonomia eraldatzailea eta lekuko garapena sustatzen duen elkartea da BDS KOOP-ERALDAKETA FABRIKA, ingurumena errespetatuko duen ekintzailetza arduratsua bultzatuko duena; pertsona erdigunean jarriz, eskualdeko bizitza hobetzeko.