2022-12-27 10:53

ESEA ETA EMOZIOAK

 
 
 

TESTUA ETA IRUDIAK: ARA!GORPUTZ

Badago zerbait zaintza lana baina ez-ikusgarriagoa dena. Ikusgarritasun falta ez da kasuala, jendarte antolaketa kapitalistak horrela izatea nahiago du. Zenbat eta gutxiago ikusi, kapital metaketarako hobe. Produktiboagoa izango da dena, linealagoa, arrazionalagoa. “Aurrera eta gora” da beti leloa. Guk ordea jada badakigu “atzera eta barrura” egin gabe, ez dagoela iraultza posiblerik.

Bidai bat proposatzen dizugu. Ekonomia Feministak erakutsi digun izotz-mendiaren behealdean dagoen leku horretaraino. Ez da zertan bide bakartia izan. Guk espedizioa elkarrekin egitea proposatzen dizugu. Ez zaitugu eskutik askatuko. Honetan ere, elkarrekin, modu kolektibo eta komunitarioan joatea ezinbestekoa dela uste dugulako.

Irakurketa honekin jarraitzen ari bazara, agian jada ondorengo galdera etorri zaizu burura: Zein da toki hori? Zertaz ari dira hauek? Sentimenduez eta hauen ondorioz bizitzen ditugun emozioez ari gara. Tripetan dantzan (edota borrokan) izan ohi dugun guzti horretaz. Orduan, bazatoz?

 

Artikulu osoa HEMEN

The post ESEA ETA EMOZIOAK 1 appeared first on BDS KOOP.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Ekonomia eraldatzailea eta lekuko garapena sustatzen duen elkartea da BDS KOOP-ERALDAKETA FABRIKA, ingurumena errespetatuko duen ekintzailetza arduratsua bultzatuko duena; pertsona erdigunean jarriz, eskualdeko bizitza hobetzeko.