2024-02-15 12:45

TRANTSIZIO EKOSOZIALERAKO BEHATOKIA

BEHE-BIDASOAKO LURRALDETATIK, TRANTSIZIO SOZIO-EKOLOGIKORAKO BIDEAK LANTZEN

Testua : BDS KOOP

Trantsizio Ekosozialerako Behatokia sortu du BDS KOOPek. Proiektu berri honen xedea Behe Bidasoako lurraldetaik abiatuta, trantsizio sozio-ekologikorako aukera, iniziatiba, eta ekintza posibleak ezagutu eta hauek Behe Bidasoako eskualdean gauzatzeko aukerak baloratzeko tresna izatea da. Eskualdeko lanketa honek Gipuzkoa zein Euskal Herri osoari ekarpen bat izan nahi du, beste lurraldeetan ere zabaltzeko eta errepikatzeko aukera luzatuz.

Helburu hau lortzeko bidean aukerak anitzak dira. Egun, trantsizio sozio-ekologikoaren alde ari dira lanean sektore ezberdinetako agenteak: arlo ekonomiko enpresariala, elkartegintza, udalgintza zein herritarrak. Behe Bidasoan Hondarria, Hendaia eta Irungo Udalak krisi ekologiko eta sozialaren aurreko neurriak hartzen ari dira. Era berean, irabazien logikaz harago haien jarduera ekonomikoa gauzatzeko bestelako irizpideak erabiltzen dituzten enpresak daude. Mugikortasun jasangarria, zero zabor edota kontsumo lokala bezalako gaiak lantzen dituzten elkarteak daude. Guzti hau egonik, proposatzen diren proiektuen bideragarritasuna erreala, lurraldeak ematen dituen aukerak eta beharrak neurtzeko tresna izan nahi du Behatokiak. Burutzen diren ekimenen inpaktua neurtzeko adierazleak sortu eta neurtzeko bokazioa du Behatokiak.

Horretarako, urtarrila eta uztaila bitartean hainbat azterketa burutuko dira EHU-ko GEZKI ikerketa institutuarekin elkarlanean. Hain zuzen ere Institutu honek zuzentzen duen Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioa Unibertsitate Masterrarekin elkarlanean egingo dira hiru azterlan nagusi: zaintza kooperatiba bat sortzeko aukerak edota beharrak aztertzea; Bidasoaldeko ekonomian, eta zehazki, industrian, ekonomia zirkularraren aplikazioa aztertzea; BDSKoop ekonomia sozialeko lurraldeko ekosistemak eskualdean eragindako inpaktu kuantitatibo zein kualitatiboa neurtu eta beste lurralde batzuetako esperientziekin alderatzea.

Ikerketa lan hauek burutzeko Ikerketa Insitutuko ikerlarien, Masterreko ikasleen eta BDSKoop-eko kooperatiba eta elkarteetako kideen arteko elkarlan-praktikaldia egingo da. Hainbat ikasle etorriko dira eskualdera hiru hilabetez eskualdeko errealitatea ezagutu, ikerketa lanak aurrera eraman eta ekonomia sozial eraldatzaileko ekosisteman integratzera. Guzti honen garapena beka sistema batekin lagunduko da. BDSkoopek 6.000 €-ko laguntza jarriko du ikerlarien eta masterreko ikasleen lanak errazteko.

Ikerketa hauen emaitzan uda garairako egongo dira. Hauen emaitzen bidez datozen urteetako pausuak diseinatuko dira aipatutako hiru lerroetan eskualdean eragiteko.

Datozen ekitaldiak

The post Behatokia aurkezpena appeared first on BDS KOOP.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Ekonomia eraldatzailea eta lekuko garapena sustatzen duen elkartea da BDS KOOP-ERALDAKETA FABRIKA, ingurumena errespetatuko duen ekintzailetza arduratsua bultzatuko duena; pertsona erdigunean jarriz, eskualdeko bizitza hobetzeko.