2021-06-14 19:50

Urtarrilean, Galdakaoko Etxebizitza Sarearekin batera, etxebizitzaren aldeko adierazpena argitara atera genuen, eta  inor etxe gabe geratu ez dadin borrokatzeko konpromisoa berretsi. Harrezkero, eskualdeko hainbat eragileengana jo dugu gure ekimena ezagutarazteko.

Borroka luze honetan ezinbestekoa dugu elkarren laguntzarekin kontatzea. Zorionez, oso balorazio positiboa ateratzen dugu gure eskualdeko eragile sozialekin izandako lehen harremanetatik.
Beraz, datorkiguna latza izan arren, indarrez eta ilusio handiz egingo diogu aurre!

 




 

Bizi baldintzen defentsarako eta komunitatea indartzeko sarea. Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Galdakao, San Migel, Ugao, Zaratamo eta Zeberio.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!