2021-04-29 21:33

Gaur Basauriko Osoko Bilkurara joan gara, salatzera Basauriko Udalak nahiago duela Fernando KALEAN bizitzea, ERROLDATUA egotea baino. Hauxe da auzokide honen egoera:

Fernando Larrazabalgo bizilagun bat da. Egun, auzoko aparkalekuan abandonatutako furgoneta batean bizi da (urik eta argirik gabe).

2020ko abenduan, Fernandok errolda eskatzeko eskubidea eta betebeharra burutu zuen Basauriko Udalean. 2021eko martxoan,, errolda soziala izateko eskaera berriro aurkeztu zuen, Batu Elkarlaguntza Sarearekin eta Basauriko Baskonia Larrazabalgo Auzo Elkartearekin batera. Orain arte, bi eskaeretako batek ere ez du jaso Basauriko Udalaren erantzun formalik.

Martxotik apirilera bitartean, hainbat bisita jaso zituen Basauriko Udaltzaingoaren partetik, behin baino gehiagotan Udaleko Segurtasun Zinegotziak lagunduta. Bisita horietan, xantaia egiten saiatu ziren Bilbon erroldatzeko aukerarekin. Kasu horretan, Udaltzaingoa arduratuko zatekeen furgoneta Bilbora eramateaz.

Joan den igandean, apirilaren 20an, jabearen salaketa jarrita zegoela sinetsarazi zioten Udaltzaingoak eta Segurtasun Zinegotziak Fernandori, eta, beraz, astelehenean, apirilaren 21ean, furgoneta utzi beharko zuela. Astelehen berean, Udaltzaingoak berriro jazarri zuen Fernando ustezko salaketa horrekin, horren egiaztagiririk aurkeztu gabe. Arratsalde horretan bertan, furgonetatik, bere etxebizitzatik, botako zutela ohartarazi zioten Udaltzaingoek.

Arratsaldean, jakinarazi zioten (formalki eta idatziz, lehen aldiz) ikerketa bat ireki diotela, furgonetaren “bidegabeko jabetzeagatik”, ibilgailu hura urtebete baino gehiago abandonatuta egon eta gero. Gaur egun, ez dago salaketarik Basauriko eta Bilboko epaitegietan. Badakigu Udaltzaingoa jabearekin harremanetan jartzen saiatu dela, gure ustez, salaketa jar dezan.

Argi dago: Basauriko Udalak nahiago du auzokide bat etxetik kaleratzea, errolda sozialerako eskubidea betetzea baino.

Horregatik guztiagatik, hurrengo asteartean, maiatzaren 4an, 18:00etan Larrazabalgo aparkalekuan asanblada irekia deitzen dugu, Fernando auzokidearen egoerari nola aurre egin erabakitzeko.

Ez diogu inolako jazarpenik edo kaleratzerik onartuko biziraun erroldarako bere eskubidee bete nahi duen bizilagun baten aurka. Aurrean izango gaituzue!

 

Basauriko Baskonia Larrazabalgo Auzo Elkartea & Batu Elkarlaguntza Sarea

Bizi baldintzen defentsarako eta komunitatea indartzeko sarea. Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Galdakao, San Migel, Ugao, Zaratamo eta Zeberio.