ARGIA.eus

2019ko ekainaren 19a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.
2019-01-15 00:00

"Zertarako prestakuntza iraunkorra? Prestakuntza iraunkorraren garrantzia eta onurak."

ZubiGune Fundaziotik, Eider de la Cruz eta Ander Perales izango ditugu Enpresarean TB kanalean. Bikoteak zuzenekoa eskainiko digu ostiral honetan, urtarrilaren 18an 11:00etan, Usurbilgo Lanbide Eskolatik.

Prestakuntza iraunkorraren inguruan arituko dira, heziketa sistema berritzailearen oinarriak azaltzeko eta horren abantailak goraipatzeko.

Gogorarazten dizuegu edozein momentutan konektatu zaitezketela Enpresarean TB zuzenekoa ikustera eta, ondoren ere, bideoa eskuragarri izango duzuela.


ZubiGune Fundazioak Bai Euskarari Ziurtagiria (Bidean) dauka eta euskararen erabileraren aldeko pausoak ematen ari da Bai Euskarari Elkartearen laguntzarekin.

 
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.