2025-07-21 10:18

Datorren irailaren 13an Gasteizen egingo den GasteHiz Herritik Euskararen Hirira ekimenenaren barruan produktu enogastronomikoak saltzeko postu batzuk jartzeko aukera emango dugu. Postu kopurua mugatua da eta antolakuntzak postua bera eta argindarra jarriko ditu.

Postua jartzeko bete beharreko baldintzak eta lehentasunak ezartzeko irizpideak hauek izango dira:

  • Postuan dauden langileak euskaraz hartatzeko gai izango dira.
  • Euskalgintza eta kulturgintzako elkarteek lehentasuna izango dute postua jartzeko.
  • Irabazi asmorik gabeko elkarteek lehentasuna izango dute.
  • Genero aldetik oreka izatea baloratuko da.
  • Bai Euskarari Ziurtagiria izatea baloratuko da.
  • Entitatea Arabarra izatea baloratuko da.
  • Bertako produktuak izatea baloratuko da.

Eskaerak abuztuak 1era arte jasoko dira eta baloratzen denarekin erantzun bat emango zaie galdetegia bete duten entitate guztiei.

Galdetegia betetzeko hurrengo loturan sakatu:

IZENA EMAN


*Argazkian, iazko azokako postu bat. Egilea: Alea.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.