2025-05-28 12:15

Gasteizko Udalak 2022-2024ko Lan Eskaintza Publikoan izena emateko epea zabaldu du. Lanpostu oso desberdinetako hainbat plaza daude eta aukera ederra izan daiteke arlo publikoan lan egiteko.

Burutuko diren azterketak euskaraz egitera animatu nahi zaituztegu eta horretan laguntzeko oposizioetarako material biltegia eta galdetegien moduluak martxan daude Lansarean lan-atarian . Sortu zure kontua eta bertatik deskargatu ahal izango duzu materiala, baita galdetegiak egin ere.

Lansarean.eus

Horrez gain, Oposizioak Euskaraz Telegram kanala duzue; material eta galdetegien aurkibide moduan erabiliko dugu eta komentarioen bitartez ekarpenak egin ahal izango dituzue.

Anima zaitezte azterketak euskaraz egiten eta zabaldu ezagunen artean!

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.