2022-10-17 12:43

Atzo, urriak 16, Elikaduraren Nazioarteko Eguna izan zen, munduko jendeak mundu osoko elikagaien arazoaz jabetzea eta elkartasuna sendotzea helburu duena.

Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritza Erakundeak (FAO) ezarri zuen nazioarteko eguna, elikagaien inguruan dauden arazoak azaleratzeko eta, batez ere, landa eremuetan bizi eta lan egiten dutenen bizi baldintza duinak bermatzeko. 

Bai Euskarari Elkartean argi dugu gertukoaren eta tokikoaren garrantzia, eta horregatik, Elikaduraren Nazioarteko Eguna aprobetxatuz, Bai Euskarari Komunitatea osatzen duten lehen sektoreko eragileak partekatu nahi ditugu zuekin, tokikoa zaintzen, garatzen eta bertakoa euskaraz kontsumitzeko aukera ematen digutelako!

Araba

Arabako Txakolina Jatorrizko Izena  Amurrio   

Bionekazaritza  Gasteiz   

Idiazabal Gazta Jatorrizko Izendapen Babestua Gasteiz   

Bizkaia 

EHNE Bizkaia    Abadiño     

AZTI - Derio    Derio     

Euskal Herria Esnea    Karrantza     

Errigora    Lekeitio     

AZTI - Itsaso eta elikagaien zentro teknologikoa    Sukarrieta        

Gipuzkoa

GIFE - Gipuzkoako Frisoi Elkartea    Azpeitia    

HEBE - Herri Behi Elkartea    Azpeitia   

LizagaSar Sagartokixa    Elgoibar   

Artzai Gazta Elkartea    Idiazabal   

Oihan Txiki Kooperatiba    Orexa   

AZTI - Pasaia    Pasaia     

EHNELUR    Tolosa   

Blasenea Mintegi Ekologikoak    Zarautz     

LURBERRY Fruitu txikien landare mintegi ekologikoa    Zarautz        

Lapurdi

Hazitik Lilia    Senpere       

Nafarroa 

Bortzak Bat Kooperatiba. Arantza  

Albaitaritza SL - Elizondo eta Irurtzun  

Basahuntz Ehiztari Elkartea Goizueta  

Nafarroa Beherea 

Mamiño    Aldude     

Irulegiko Sotoa - La Cave d'Irouleguy    Baigorri    

AFOG    Izura-Azme   

Biharko Lurraren Elkartea    Izura-Azme  

Lurzaindia    Izura-Azme   

Association des Producteurs fermiers du Pays Basque - IDOKI Euskal Herriko etxe ekoizleen elkartea    Izura-Azme   

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.