Datorren ostegunean, azaroak 27, Lansarean lan-atariak bi saio eskainiko ditu azalpenekin. Helburu nagusia da erabiltzaileei oposizioetarako ikasmateriala eta galdetegiak euskaraz nola sortu, partekatu eta eskuratu erakustea.
Saioa guztiz praktikoa izango da. Bertan, honako gako hauek ezagutuko dira:
Materiala eskuratu: nola aurkitu beste erabiltzaile batzuek edo erakundeek partekatutako edukiak.
Sortu: norberaren ikasmateriala eta, bereziki, galdetegiak sortzeko tresnak nola erabili.
Partekatu: ezagutza elkarbanatzearen garrantzia eta nola jarri norberaren lana komunitatearen eskura, denon artean prestaketa errazagoa izan dadin.
Dena euskaraz: prozesu guztia euskaraz egiteko erraztasunak eta garrantzia.
Parte-hartzea errazteko, bi hitzordu jarri dira, interesdunek euren agendara hobekien egokitzen dena aukera dezaten:
Eguna: azaroak 27, osteguna.
Goizeko saioa: 10:00etan.
Arratsaldeko saioa: 17:00etan.
Webinarra doakoa da, baina ezinbestekoa da aurretik izena ematea plaza gordetzeko:
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.