2025-06-17 10:39

Euspot lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia egin zen ekainaren 13an, Aretxabaletan. Bai Euskarari Elkarteak Gazteen saria eman zuen: 'Laguna, beti lagun' spotak jaso zuen sari hori, Josu Arrizabalaga Aizpurua donostiarraren lanak. Zorionak!

Maddi Iregi Bai Euskarari Elkarteko aholkulariak eman zuen saria. 

Historiako bigarren errekorra

Euskal Herrian aitzindaria da Euspot lehiaketa euskara, sormena eta publizitatearen arloa uztartzen. Ondo errotutako lehiaketa da, eta, orain arteko edizio guztiak batuta, 900 spot inguru jaso dira. 2025ko edizioan, gainera, lehiaketaren historiako bigarren errekorra lortu da, 119 lan jasota —2023an jaso ziren lan gehien, 149 zehazki-. 22 spot 18 urtetik gorakoek eginak izan dira, eta 97, adin-txikikoek aurkeztutakoak. Publikoaren sarirako 700 boto jaso dira.

Aurten ere Euskal Herriko leku askotan landu dituzte spotak: Zarautz, Orio, Donostia, Bilbo, Gasteiz, Eibar, Iruñea, Bermeo, Sopela, Amorebieta-Etxano, Oiartzun, Aretxabaleta, Bergara, Azkoitia, Orereta, Zumarraga, Arrasate, Lekaroz, Ituren, Eskoriatza, Oñati, Elorrio, Laudio…

Spot guztiak ikusgai: https://www.youtube.com/playlist?list=PLYA44xO9a-tWeNjGjstxYB_fwy8OTZjHB

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.