2020-04-21 11:15

Elhuyar Zientziako lantaldeak bederatzi bideo pilulako sorta bat prestatu du koronabirusaren inguruko argibideak emateko. Berria TB-n zabaldu dituzte guztiak egunez egun eta hona ekarri ditugu, birus honen inguruan gehiago jakiteko. 

Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko kideak hainbat gai landu ditu minutu bateko bideoetan, hala nola birusaren jatorria, komunitate zientifikoaren ahalegina, adinaren araberako eragina, emakumeak zaurgarriago izatea eta tratamenduak.

Berria Taldea eta Elhuyar Fundazioa Bai Euskarari komunitateko kide dira, 'Zerbitzua eta Lana euskaraz' ziurtagiria dute biek.

Bideoak

1. Saguzarretatik gizakietara

2. Mesederik ez

3. Adin guztietakoak infekta daitezke

4. Emakumeak zaurgarriago

5. Erabateko konfinamendua

6. Pandemiaren metaforak

7. Birusaren mutazioak

8. Tratamenduak proban

9. Sukarra, adierazle

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.