2020-06-30 08:54

Nola irudikatzen duzue Euskal Herriaren etorkizuna? Bai Euskarari Elkartean euskaratik eraikitako herria irudikatzen dugu. Euskal Herrian euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, sortzea, berritzea, ekitea, saltzea eta erostea, egunerokoan euskaraz normaltasun osoz aritzea posible egiten badugu, herritarron ongizatea eta lurraldearen garapena handiagoak izango dira.

 

Gaurtik hasita, geroa euskaratik eraikitzeko, aldaketak egiteko eta eragiteko baliatu behar dugu egoera hau. Asko ari gara hitz egiten etorkizunerako baldintza sozial, politiko, juridiko eta ekonomiko egokiagoak eraikitzeaz. Halaber, tokikoari garrantzia emateaz, bertatik eraikitzeaz, elkarrekin eraikitzeaz… Gure ongizatea, eta lurraldearena, hizkuntzekin ere lotu behar da, eta gure kasuan, euskara da gure ongizaterako giltzarrietako bat. 

Elkarlanean aritu behar dugu, elkarri aitortuz alor sozioekonomikoan bakoitzak duen garrantzia, elkar babesten. Izan ere, euskararen sustapena denon inplikazioa behar duen prozesu kolektiboa da, prozesu honek konpartitua izan behar du eta eragile guztiek egin behar dute bere ekarpena. 

Bai Euskarari Elkartea ari da ekarpena egiten, alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko eragiten, komunitatea sustatuz eta tresna, baliabide zein proiektu berritzaileak eraikiz eta partekatuz. Guk argi dugu, #GeroaElkarrekinEraikiz izango du euskarak presentzia handiagoa. 

Euskarak egiten gaitu bertako, gertuko, konfiantzazko, erakargarri, kalitatezko, profesional, lehiakor, motibatu, komunitate... Segi dezagun #GeroaElkarrekinEraikiz , euskaratik eta euskaraz.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.