2025-09-24 11:39

Gasteizen merkataritza eta ostalaritzan euskaraz kontsumitzen duzuen artean zozketa bat jarri genuen martxan irailaren 12an eta dagoeneko baditugu saridunak:

  • 100€ko bonoa - Amaia Etxebarria
  • 50€ko bono bat - Luis Alberto Valdor
  • 50€ko bono bat - Itziar Rodriguez Iñiguez de Heredia
  • Bazkari/afari bat bi pertsonentzat - Oskar Zubizarreta
  • Bazkari/afari bat bi pertsonentzat - Xabier Rico
  • Bazkari/afari bat bi pertsonentzat - Cristina Redondo Lasaga

Mila esker ekimenean parte hartu duzuen guztioi! Mila esker egunetik egunera Gasteizen euskaraz kontsumitu, euskaraz lan eta euskaraz bizitzeko eragiten ari zareten guztioi.

Zorionak irabazleoi! Jarriko gara zuekin harremanetan.

Laguntzailea: Gasteizko Udala.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.