2021-02-19 09:38

Euspot, Euskarazko Spot Lehiaketaren hamargarren edizioa aurkeztu da asteon. Aretxabaletako Udalak, Mondragon Unibertsitateak, Arizmendi Ikastolak eta Arteman Komunikazioak antolatzen dute lehiaketa eta aurten ere Bai Euskarari Elkarteak laguntzaile bezala parte hartuko du. Gure helburua arlo sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko eragitea izanik, estrategikotzat jotzen dugu ikus-entzunezkoen industrian eta gazteen artean ere eragitea.

Hemen duzue lehiaketako aurkezpen-bideoa:

 

Aurtengo gaia: 'Nekazaritzatik bizi nahi dugu'

Aurtengo spotak gazteak animatu beharko ditu familia-nekazaritzatik bizitzera. Helburua gazteak eta horien artean batez ere emakumeak landa eremura gerturatzea izan behar da.

30 segundu gehienez eta formatu librean

Lanen iraupena 30 segundokoa izan behar da gehienez. Aurtengo berrikuntza izango da formatu librean izango dela, hau da, spota edozein formatutan grabatu ahal izango dela: horizontalean ala bertikalean.

2.800 euro saritan

Sei sari banatuko dira eta Bai Euskarari Elkarteak emango du Publikoaren saria.

Sari nagusiak:

  • Spotik onena (1.000 euro).
  • Publikoaren saria (500 euro).
  • Musika sinkronizazio onenaren saria (300 euro).
  • Gazteen saria (14-18 urte) (250 euro).

Sari gehigarriak:

  • Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena (500 euro).
  • Arizmendiko ikasleen spotik onena (250 euro).

Lanak aurkezteko epea

Parte-hartzaileek maiatzaren 12ra bitartean izango dute aukera euren lanak egin eta aurkezteko. Aurten, sari banaketa ekitaldia maiatzaren 27an egingo da.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.