2024-03-27 16:42

Aenkomerrek, Arabako Merkataritza Federazioak, Arabako Erakusleihoen X. Lehiaketa jarri du abian, Arabako merkataritza sustatu eta erakargarriagoa egiteko helburuarekin. Euskara erakusleihoan txertatzea ere sarituko da; Bai Euskarari Elkarteak emango du sari hori.

Aurten, berrikuntza gisa, lehiaketa hau Loreen I. Jaialdiarekin batera egingo da. Horregatik, lehiaketa ekitaldi honekin lotu nahi dute, horretarako gai gisa planteatuz: udaberria. Loreak eta landareak (naturalak zein beste material batez eginak) erakusleihoen dekorazioan egotea eskatu dute.

Izen-ematea

  • Izen-ematea doakoa da AENKOMER osatzen duten elkarteetako edozein establezimendutarako, eta 40 €-ko kostua du, gehi BEZa federatu gabekoentzat. Federatu gabeko establezimenduen kasuan, inskripzio-kuotaren ordainagiria ere entregatu beharko da (proyecto@aenkomer.com helbidera bidalita).
  • Izena eman dezakezu:
Hona hemen lehiaketarako kontuan hartu beharreko data garrantzitsuenak:
  • Izen emateak: Apirilaren 25a baino lehen
  • Erakusleihoko argazkia bidaltzea: Maiatzaren 12a baino lehen
  • Erakusleihoak ikusgai egongo dira: Maiatzaren 13tik 23ra

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.