Bai Euskarari Elkarteak kudeatzen duen Euskaragileak batzordeak Berriatuako (Bizkaia) Cikautxon antolatu du hurrengo Euskaragileak Topaketa, gure enpresetan euskararen kudeaketan aurrera egiteko eredu praktiko eta inspiratzaileak ezagutzeko helburuarekin.
Zure erakundean euskararen erabilera sustatzeko ideien bila bazabiltza edo beste enpresa batzuen esperientziak ezagutu nahi badituzu, aukera paregabea duzu honako hau. Jardunaldian, arlo eta tamaina desberdinetako lau enpresek beren praktika onen berri emango digute:
Aurkezpenen ondoren, hizlariekin egoteko eta galderak egiteko aukera izango dugu. Amaitzeko, Cikautxoren instalazioetara bisita gidatua egingo dugu, bertatik bertara ezagutzeko haien hizkuntza kudeaketa eredua.
Topaketa enpresen arteko harremanak sendotzeko eta gure esperientziak partekatzeko plaza ezin hobea da.
Leku kopurua mugatua da. Ez galdu aukera!