2025-10-17 06:31

Bi elkarteen helburua Ipar Euskal Herrian euskararen presentzia eta erabilera garatzea eta sustatzea dela eta, hitzarmen honen bidez bi elkarteek bakoitzaren ekintzak indartzeko eta sostengatzeko ahaleginak egingo dituzte.

Hortaz, hitzarmen horri esker, Bai Euskarari Ziurtagiria duzuen eta Euskal Moneta sarean sartzeko interesa duzuen entitateei prezio murriztua aplikatuko zaizue. Alderantziz, Euskal Monetako kideei Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzeko prezio murriztua proposatuko zaie.

Ondorioz, Euskal Monetako kide izateko interesa bazenute, harremanetan sar zaitezkete Eusko arduradun batekin:

Edozein informazio gehigarrirentzat Bai Euskarari Elkartearekin harremanetan sar zaitezkete ere:

Lan eta bizi euskaraz!

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.