Maitane Ormazabal Larzabalen gidaritzapean, hauek dira parte-hartzaileak:
Ibon Otaegi Perez. Laboral Kutxako Pertsona zuzendaria Gipuzkoan.
Niko Cuenca Beristain. Ekonomialaria eta Enpresabideako eduki-aholkularia.
Julia Shershneva Zastavnaia. Ikuspegi-Immigrazioaren Euskal Behatokiko zuzendaria.
Saioan, atzerriko langileak erakartzeko estrategiak, formakuntzak duen garrantzia eta hizkuntza-aniztasunak Euskal Herriko testuinguru eleanitzean dakartzan erronka eta abantailak landu dituzte, besteak beste.