2025-12-02 16:29

Topaketa honek euskara arlo sozioekonomikoan txertatzeko bidean erreferente diren enpresen "sukaldeak" ezagutzeko aukera eman zuen. Ez zen azaleko bisita bat izan; parte-hartzaileek entitate horien egunerokoan murgildu eta hizkuntzaren kudeaketan emandako pausoak bertatik bertara ezagutu ahal izan zituzten.

Ibilbidea: Grafik Sarea, Sartu Álava eta Hyundai Eska

Jardunaldia Grafik Sarea enpresaren egoitzan hasi zen. Bertan elkartu ziren parte-hartzaileak, eta Grafik Sareak berak egin zuen anfitrioi lana, bere instalazioak eta lan-giroa erakutsiz.

Ondoren, bisita ibiltariari ekin zioten. Grafik Sareaz gain, bertaratuek Sartu Álava eta Hyundai Eska entitateak bisitatu zituzten. Bisita horietan, hiru erakundeek ateak zabaldu zizkieten gainerako parte-hartzaileei, euren instalazioak erakusteaz gain, euskarak euren lan-prozesuetan eta bezeroekiko harremanetan duen lekua azalduz.

Azken geltokia: Aiaraldea Ekintzen Faktoria

Goizeko ibilbidearen ostean, taldea Aiaraldea Ekintzen Faktoriara mugitu zen topaketari amaiera emateko. Bertan, Jimmy Jazzeko ordezkariak hartu zuen hitza, beraien esperientzia kontatzeko. 

Lau erakundeetako ordezkariek mahai gainean jarri zituzten urte hauetan guztietan euskararen normalizazioan egindako ibilbidea. Ez ziren soilik lorpenetan zentratu; izandako erronkak eta zailtasunak ere partekatu zituzten, eta, batez ere, horiei aurre egiteko garatutako praktika onak azaldu zituzten.

ARGAZKI BILDUMA

Jardunaldiak agerian utzi zuen borondatea eta plangintza egokia uztartuz gero, euskara balio erantsi garrantzitsua dela Arabako arlo sozioekonomikoan, eta saridun hauek eredu garbia direla gainerako enpresentzat.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.