Enpresarean TBren zuzeneko berri bat izango dugu azaroaren 8an, ostirala, 10:00etan. Aiora Contreras Irizar e-mobilityko komunikazio arduraduna izango dugu gurekin elektromugikortasunaz hitz egiteko.
Zuzeneko ezberdina izango da oraingoa; aurreko Enpresaren TB zuzenekoetan ez bezala, elkarrizketa egingo diogu Contrerasi. Ikus-entzuleok ere zuzenean galderak egin ahal izango dizkiozue.
Hemen behean edo Enpresarean TB - hurrengoak atalean jarraitu ahal izango duzue zuzenekoa.