2025-10-20 10:15

Mugaz gaindiko proiektuen inguruan hitz egingo dugu hurrengo Enpresarean Foroan. Azaroaren 20an izango da, 9:30etik 11:30era, Irungo Ficoba Erakustazokan.

EMAN IZENA

EGITARAUA

Gaiaren inguruko hainbat ertzen inguruan arituko dira, Nagore Arin Berria-ko kazetariak gidatuta:

HITZALDIA 

  • Nola sortu zure enpresa mugaz gaindiko testuinguruan? 

    • Joan Blanco. Bihartean proiektuaren koordinatzailea.

KASU PRAKTIKOAK 

Jardunaldia bukatutakoan, solasaldirako aukera izango da, kafea eta pastak lagun ditugula.


Bertaratu nahi baduzu, eman izena ondorengo estekan:

EMAN IZENA

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.