2023-06-09 11:07

2023ko Euspot lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia ekainaren 15ean egingo da Aretxabaletako Arkupe kultur etxean. Bai Euskarari Elkarteak Gazteen saria emango du. Gure helburua lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragitea izanik, estrategikotzat jotzen dugu ikus-entzunezkoen industrian, zientzia, teknologia eta berrikuntza arloan eta gazteen artean eragitea.

Aurtengo edizioan parte-hartzea historikoa izan da: guztira 149 lan aurkeztu dira, iaz baino 54 spot gehiago. Aurkeztutako lanen artean, 39 lan 18 urtetik gorakoek eginak dira, eta 110 spot 18 urtetik beherakoek eginak.

Spot guztiak ikusgai:  https://euspot.eus/hemen-dituzue-149-spotak-ikusgai/

Sari-banaketa, magiaz betea

TOR magoak aurkeztuko du sari-banaketa eta bere magia ikuskizunak girotuko du saioa. Sarrera irekia izango da eta ekitaldi ostean luntxa egongo da.

3.000 euro baino gehiago banatuko dira saritan.

Sari nagusiak:

  • Spotik onena: 1.000 euro
  • Publikoaren saria: 500 euro
  • Gazteen saria (18 urtetik beherakoak): 500 euro
  • Musika sinkronizazio onenaren saria: 300 euro

Sari gehigarriak:

  • Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena: 500 euro
  • Arizmendiko ikasleen spotik onena: 250 euro

Finalistak aukeratu dituzte dagoeneko. Hemen ikus ditzazkezue:

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.