2024-04-26 12:06

Gasteizko Udalak eta Bai Euskarari Elkarteak duten hitzarmenari esker, modu erraz batean euskara txertatu ahal izango duzu zure enpresan: Gasteizko enpresok bi urteko doako zerbitzua jasoko duzue Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzeagatik eta 3. urtetik aurrera kuotaren %50-75 artean murrizten duen Gasteizko Udalaren diru-laguntza eskatzeko aukera izango duzue.

Ikusi Gasteizko Euskararen Mapa.

10 aholku

Hemen dituzu 10 proposamen zure enpresan euskara gehiago erabiltzeko.

Deskargatu kartela

Jarri gurekin harremanetan eta lagunduko dizugu

Denon artean lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten jarraituko dugu!

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.