2025-06-06 10:17

Zergatik da garrantzitsua enpresetan barne-komunikazioa ondo lantzea? Zer hartu behar da kontuan? Eta hizkuntzek, batez ere euskarak, zein leku du enpresen komunikazioan? Zein irizpide jarrai ditzakegu ekitaldi eta batzarretan? 

Galdera horiek guztiak eta beste batzuk erantzun zituzten ekainaren 5ean egin zen Enpresarean Foroan. Beheko bideoan ikus-entzun ditzakezue hitzaldian eta solasaldia osorik:

Amaia Ocerin Komunikazio eta Marketin adituaren hitzaldia izan zen lehendabizi. Komunikazio korporatibotik hasi eta barne-komunikazioaren garrantziaz jardun zuen.

Amaia Ocerin

Fagor Taldeko Iker Oñatek beraien komunikazioetan euskarari zein garrantzi ematen dioten azaldu zuen eta langile bakoitzaren hizkuntza hautuaren arabera nola moldatzen duten barne-komunikazioa. inguruko komunikazioaren inguruan jardun du.

Iker Oñate

Oreka IT-ko Ione Bahonek enpresan hizkuntzen inguruan egin duten hausnarketaren berri eman zuen. Euskara, gaztelania eta katalana kudeatu behar dituzte erakundean.

Ione Bahon

Asier Basurto Soziolinguistika Klusterreko kideak Jendaurrean.eus webgunea aurkeztu zuen. Erakunde batek kounikazio-publikoan hizkuntzak egoki kudeatzeko irizpideak, esperientziak, tresnak eta gomendioak biltzen ditu webguneak.

Asier Basurto

Hitzaldien ostean solasaldia egin zuten, Arantxa Iraola Berria-ko kazetariak gidatuta.

 

ARGAZKIAK

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.