2025-06-24 08:34

Joan den ekainaren 13an, festa giroan banatu ziren Bai Euskarari Ziurtagiriak Barañainen. Guztira, udalerriko 38 enpresa eta saltokik jaso zuten euskararen erabilera eta presentzia beren egunerokoan sustatzeko egindako ahaleginaren aitortza. Aurtengoa hamazazpigarren aldia izan da ziurtagiriak banatzen direla, Barañaingo Udalak eta Bai Euskarari Elkarteak 2002an akordioa sinatu zutenetik.

Ekitaldia girotzeko, aurten Arrate Bacaicoa jazz abeslariaren eta Xabier Olano pianistaren emanaldiaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek. Biak Bisaiak musika proiektuko kide dira eta laster argitaratuko dute beraien lehen lana.

Aitortzak banatzeko ardura María Lecumberri Barañaingo alkateak eta Uxue Andoño Bai Euskarari Elkarteko aholkulariak izan zuten, udaleko alderdi guztietako zinegotziekin batera.

Uxue Andoñok bere hitzartzean zorionak eman zizkien sarituei, haien konpromisoa azpimarratuz: "Bai Euskarari Elkartean euskara sustatu nahi dugu eta beste hizkuntzekin batera, ohiko lan hizkuntza izatea dugu helburu. 38 entitate zarete gaur egun Barañainen Bai Euskarari Ziurtagiria duzuenak eta egunez egun euskara zuen egunerokoan txertatzeko ahalegintzen zaretenak".

25. urteurrena eta ospakizun berezia

Andoñok gogorarazi zuenez, aurtengoa urte berezia da, Bai Euskarari Ziurtagiriak berak 25 urte bete dituelako. 

Amaitzeko, Andoñok duela gutxi izandako Euskaraldia ekarri zuen gogora, hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa sozial gisa, eta bide horretan lanean jarraitzera animatu zituen entitateak. "Jarrai dezagun bide horretatik egunero lanean, ohiturak aldatuz eta aukera berriez baliatuz. Zuen bidelagun izaten jarraitzeko asmoa dugu Bai Euskarari elkarteko aholkulariok", adierazi zuen.

EUSKARAREN MAPA

Ziurtagiridunak

Hauek dira 2024. urtean Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu duten Barañaingo enitateak:

Zerbitzua eta lana euskaraz

  • HAIZEA Kultura Elkartea

  • HARIZTI Barañaingo Dantza Taldea

  • Itsaso Bakedano (Sexologia kontsulta)

  • SAHATS Fundazioa

Zerbitzua euskaraz

  • AKELAMENDI Elkartea

  • ALAITZ Guraso Elkartea-Apyma

  • BARABATU Barañaingo Batukada

  • Barañaingo JAI BATZORDEA

  • Barañaingo TRIKITILARI Eskola

  • EH Bildu Barañain

  • MUGARRI Guraso Elkartea

  • PLAZABERRI Egunkari digitala

 

Euskararen bidean

  • ABODI Albaitaritza Zentroa

  • ALTXE garapen S.M.

  • ANDRÓMEDA Belardenda 

  • ARRITXU ileapaindegia

  • Barañaingo CONTIGO-ZUREKIN

  • Barañaingo EUSKAL KANTAK

  • Barañaingo GEROA BAI

  • Coral Barañain ABESBATZA

  • Cubillas-BARRICART Botika - Beatriz

  • GOGORZA Anaiak harategia

  • HAIZE ARTEAN Jubilatuen elkartea

  • IRATXO Taberna

  • Barañaingo Izquierda Unida/Ezker Batua

  • KAIOA Café-Bar/ Taberna

  • KARRAPE  taberna Los Porches

  • LARRAIN Elkartea

  • LURGORRI Taberna Jatetxea

  • MURUZABAL Bizikletak

  • OIHALAK denda

  • Patxi Sagardotegi ibiltaria

  • Barañaingo Podemos-Ahal Dugu

  • SADA Hortz Klinika

  • TANTATIC Diseinu eta Garapena

  • TECNIAUTO Auto Lantegia

  • Txaranga IGANDEA elkartea

  • Viajes MARFIL S.L.

EUSKARAREN MAPA

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.