2022-06-27 17:24

Arlo sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko egiten eta eragiten ari diren hiru entitate saritu ditugu #BaiEuskarariSariak2022 ekitaldian: Sasoi eraikuntzak, Elhuyar eta EuskarAbentura.

Ekainaren 23an egin zen sari banaketa Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearen egoitza nagusian, Donostian. Demode Quarteteko musikariek jarri zioten erritmoa ekitaldiari eta taldeko Joli Pascualenak egin zituen aurkezle lanak.

Hemen ikus dezakezue ekitaldia osorik:

Iritzia
 
Rober Gutiérrez
 
Iritzia irakurri

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.