2021-04-15 12:15

Hamaika arrazoi daude Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzeko: motibazioa, lehiakortasuna, berrikuntza, hurbiltasuna, errekonozimendua… Baina guk esatea baino, nahiago izan dugu Bai Euskarari Komunitateko entitateek dituzten arrazoiak entzutea. Horregatik, datozen egunotan, 11 entitateren eskutik, Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzeko hamaika arrazoi entzungo ditugu; ziurtagiridunek beraiek emango digute haien bizipenen berri. 

Hasteko, Aner Garmendia Gasteizko EGA Master enpresako buruaren arrazoia duzue:

“Bai Euskarari Ziurtagiriak talentua erakartzeko aukera gehiago ematen digu”

Zein da zuen arrazoia? 

Azken urteotan, Bai Euskarari Komunitateko entitateek ziurtagiria izateko arrazoi hauek eman dizkigute: 

  • Komunitatea sustatzen du.

  • Errekonozimendua ematen du.

  • Tresna erabilgarri eta errazak eskaintzen ditu urratsak emateko. 

  • Langileak motibatzen ditu.

  • Euskara lan munduan txertatzen laguntzen du.

  • Zerbitzua euskaraz ematera bideratzen du. 

  • Hurbileko komertzioak sustengatzen ditu. 

  • Lehiakortasuna areagotzen du. 

  • Berrikuntza sustatzen du. 

  • Administrazioen kontratazio esleipenetan puntuak ematen ditu. 

  • Entitatearen erantzukizun soziala hauspotzen du.

  • Entitatearen irudia hobetzen du eta bezeroen aurrean sinesgarritasuna areagotzen du. 

Horiek orain arte guk bildu ditugun batzuk, baina ziurtagiridunek badituzte beste batzuk ere; atal honetan joango gara horiek guztiak biltzen: https://baieuskarari.eus/eu/komunitatea/bai-euskarari-ziurtagiria/ziurtagiria-eskuratzeko-hamaika-arrazoi

Eman pausoa eta eskuratu Bai Euskarari Ziurtagiria

Zuek ere pausoa eman nahi duzue? Zuen enpresan, saltokian edo elkartean euskara txertatzen hasteko laguntza behar duzue? Ez dakizue nondik hasi? 

Bai Euskarari Ziurtagiriak lagunduko dizue pausoak ematen eta aholkulari bat izango duzue prozesuan zehar laguntzeko:

  1. Hizkuntza egoeraren azterketa egin

  2. Emaitzak neurtu eta planifikazioa egin

  3. Ziurtagiria eskuratu

  4. Helburuak betetzeko laguntzen gaineko informazioa jaso

  5. Bai Euskarari Ziurtagiria urtero berritu

Jarri gurekin harremanetan

Zuen enpresan euskararen erabilera areagotzeko urratsa emateko, bi bide dituzue:

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.