2025-06-02 12:45

Aenkomerrek, Arabako Merkataritza Federazioak, XII. Arabako Erakusleihoen Lehiaketako  sari banaketa egin du gaur goizean. Lehiaketaren helburua da merkataritza eta horren sormena sustatzea, merkataritza bera erakargarriago bilakatu dadin. Urtero bezala, euskara erakusleihoan txertatzea ere saritu da eta Bai Euskarari Elkarteak eman du sari hori; Gasteizko Artis Kreativak jaso du saria. Bestetik, Gasteizko Elkarrek Elkarrek bigarren sari teknikoa irabazi duZorionak!

Erakusleihoan euskara ondoen erabiltzeagatik saria: 300 € + plaka + 1.500 €-ko publizitatea Diario de Noticias de Álava egunkarian.

Bai Euskarari komunitateko kide dira Artis Kreativa eta Elkar liburudenda.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.