2019-01-08 11:49

Aiaraldea Kooperatiba Elkarteak (Bai Euskarari ziurtagiria, "Zerbitzua eta lana euskaraz"), Trebiñu Sagardotegiak (Bai Euskarari ziurtagiria, "Euskararen bidean"), Baiona Hortz Klinikak (Bai Euskarari ziurtagiria, "Euskararen bidean"), Gamarrako Ostalaritza Eskolak eta Paul Urkijok jaso dituzte 2018ko Lazarraga Sariak, Arabako alor sozioekonomikoan euskararen alde egindako lanaren errekonozimendu gisa. Saridunei egindako elkarrizketak jaso ditugu hemen:

“Lazarraga Saria, euskararen komunitatearentzako”

“Euskarak giro berezia ematen dio Trebiñuko Sagardotegiari”

“Daukan garrantzia eman behar zaio euskaraz artatua izateko aukerari”

“Heziketa zikloez gain, eskolako giroa ere nabarmen euskaldundu da”

“Istorioak eskatzen badu, beste edozein hizkuntzak bezalako balioa dauka euskarak”

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.