2019-03-25 00:00

Jose Ignacio Hernández AEG Ikastetxeko zuzendaria izango dugu Enpresarean TB kanalean, martxoaren 29an, 11:00etan. 30 urte baino esperientzia zabalagoa duen Lanbide Heziketako eskola da Donostiako AEG Ikastetxea.

Azken urteotan berrikuntzarako pauso handiak eman dituzte: metodologia berriak barneratu dituzte, hizkuntza plana garatzen ari dira, ekintzailetasun programa abian dute eta ikasketetan eskaintza duala eskaintzen dute, besteak beste. Gai horiek eta gehiago azalduko ditu Hernándezek Enpresarean TB-ko hitzaldian.


AEB Ikastetxeak Bai Euskarari ziurtagiria du, 'Euskararen bidean' maila, hain zuzen ere.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.