2025-12-23 10:30

Atzera begiratu eta harrotasuna sentitzen dugu. 2025ean proiektu ugaritan murgildu gara: Bai Euskarari Ziurtagiriaren 25 urteak ospatu ditugu, sariak banatu ditugu, Elkarrengandik Ikasiz saioetan iritziak partekatu ditugu, eta Lansarean nahiz Enpresarean bezalako tresnak indartu ditugu.

Mila esker urte osoan modu batera edo bestera gurekin elkarlanean aritu zareten enpresa, elkarte, erakunde eta norbanako guztioi.

130 entitate berri Bai Euskarari Elkartean

Agirre Hortz Klinika | Aintzane Ileapaindegia | Airoski dantza taldea | Alfa Formación - Gasteiz | Aliprox Okamika Lekeitio | Alkora - Donostia | Altxa Zokoa | Ángulo Estudio InterioristaAralde Berria | Arkabia | Arotzenia jatetxea | AS Urruñarrak | Asesoramiento y Gestión Asistencial | Autoescuela San Prudencio Autoeskola | Azoka | Bakalau elkartea | Baserri etxe | Berttoli | BidEuska | Bonilla | Busto Hortz Klinika | Café de la plage | Campo Optika Audio Lekeitio | Chez Paulette harategia | Danontzat | Dantzani elkartea | Dongaitz Trinketa | DRA | DRA kontzept | Dzingua | Ediren | Egaña | Egaña Gastrodenda | Egunsentia | Eguren elektrogailu eta altzariak | Ekilora musiken lorategia | Ekolur | Emanik | EmerBask | ENHERKOM Hernaniko energia berriztagarrien komunitatea S.KOOP | Enpresabidea | érase1vez - jostailu denda | Erlaitza eskola | Esther ileapaindegia | Etxola jatetxea | Familientzat Sartze Sozio-laboraleko zentroa - Margotu elkartea | Fleuriste Lore loredenda | FREMAP - Abadiño | FREMAP - Barakaldo | FREMAP - Beasain | FREMAP - Donostia | FREMAP - Eibar | FREMAP - Irun | Galarrena | Gallo | Garatea Altzariak | Goitiko | Gorobel Kirol Gunea - Amurrio | Hiruki | Intersport Urruña | Iparra-Hegoa | Iraun Zabalgana - Nutrizioa eta Entrenamendua | Isuntza Taberna | Itsas informatique | Itxas alde | Izar ileapaindegia | Jan da lo | Jokin Txakartegi Farmazia | Joritz Larraza gida Khadim | Kiñu | Kubike Aisialdi Taldea | Kukadak | LAB Langile Abertzaleen Batzordeak Donosti Igara | Larrunalde | Larrunkoop | Le voyage culinaire | Leihope | Leire Barragan ileapaindegia | Lekeitioko Herri Eskola | Lopez Izozkiak | Maita Kultura | Mantxua | Margotu elkartea | Midiayl Sardiña | Mikel Kirolak LK 26 | Miltrasteros - Domingo Martínez de Aragón | Miltrasteros - Heraclio Fournier | Miltrasteros - Kalkutako Teresa | Muga | Muga ostatua | Musika Bulegoa | Nagore Vázquez gune psikologikoa | Odriozola harategia | Oskarbi Otoio | Pausuko besta komitea | Pausuko farmazia | Petit | Piñupe | Plaza okindegia | Potxua! | Prim | Rantxo Burger | Restaurant Lukaina jatetxea | San Telmo Museoa | Sanotze | Santi | Santi Gozotegia | Soc'eau | Stigma | Tarteka Media kooperatiba elkarte txikia | Titare | Toki Taberna | Traola - Eskamak | Trexa | Triana | Txatxo denda | Tximi txama abesbatza | Txio txio | Txo arropa denda | Urdaibai Ardandegia | Urgaina gaztetxea | Urrunaga elkartea | Urruñako besta komitea | Xaia ostatua | Yoseikan Budo | Zerbyte | Ziarreta | Zumaran arraindegia


Bai Euskarari Ziurtagiriak 25 urte

Urte berezia izan da 2025a. Bai Euskarari Ziurtagiria sortu zenetik mende laurdena pasa da eta Bai Euskarari Sariak ekitaldi berezia egin genuen urteurren hori ospatzeko. 

Ekitaldian bertan estreinatu genuen Ziurtagiriak 25 urte dokumentala ere.

ALBISTEA


Lansarean lan-ataria

Oposizioetarako material biltegia eta galdetegien moduluak martxan daude Lansarean lan-atarian.

ALBISTEA


Enpresarean

Enpresarean proiektuaren barruan, bi foro egin ditugu 2025ean: enpresen barne komunikazioaren inguruan lehena eta mugaz gaindiko proiektuen ingurukoa bigarrena. 

Enpresarean TB barruan ere, zenbait elkarrizketa egin ditugu.

ENPRESAREAN TB


Udalekin hitzarmenak

2025ean bi udal berri gehitu zaizkigu Bai Euskarari Ziurtagiria hedatzeko hitzarmenera: Lekeitio eta Urruña.


Elkarrengandik Ikasiz 

Urteroko bideo solasaldiez gain, podcast formatuan ere kaleratu ditugu 2025eko Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak.

ALBISTEA


Oporretarako aukerak bertan eta euskaraz

Bai Euskarari Ziurtagiridunen komunitatean opor edo jai egunetarako aukera ugari daude.

ALBISTEA


Arabako enpresetan eragiten

Arabako enpresetan euskararen aldeko urratsak emateko bi proiektutan aritu gara lanean:

ARABAKO ENPRESEN FOROA eta LAZARRAGA SARIAK EREDU TOPAKETA


Euskaragileak

Euskaragileak enpresa batzordeak topaketa egin zuen Cikautxo kooperatiban.

ALBISTEA


Euskararen Eguneko adierazpena - Pizkundea ekitaldia

Euskarak eta euskal hiztun komunitateak larrialdian segitzen dugu eta Kontseiluarekin bat egin dugu larrialdia indarraldi bihurtzeko bidean. Abenduaren 27an, bihur dezagun Bilbao Arena Pizkundearen lehen txinparta: batu gaitezen bertan euskaltzaleok, hizkuntza berdintasunean, askatasunean eta justizia sozialean sinesten dugun herritarrok. Eta, jakina, euskarari etorkizun bizi eta oparo bat eman nahi diogun guztiok.

ALBISTEA

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.