2018-11-30 11:03

Zarauzko Udalbatza aretoan ospatu dute Bai Euskarari Ziurtagiriaren hitzarmena sinatzeko ekitaldia, Bai Euskarari Elkarteko zuzendaria den Rober Gutiérrez-ek; Nekane Iribarrek, euskara zinegotziak: eta, Xabier Txurrukak, Zarauzko alkateak. Zarautzen 32 establezimenduk dute Bai Euskarari Ziurtagiria eta orain dela 13 urte sortu zen Zarauzko Udalaren eta Bai Euskarari Elkartearen arteko hitzarmen honen bidez, horietako 28 babesten dira.

Rober Gutiérrez-ek, Bai Euskarari Elkartearen zuzendariak, eskerrak eman dizkie Udalari aurten ere hitzarmena berritu dutelako eta Zarauzko ziurtagiridunei, euskaraz lan egiteko eta bizitzeko egunero egiten duten ekarpenagatik. Bai Euskarari komunitatea geroz eta sendoagoa dela nabarmendu du eta elkarlana goraipatu du oraingo eta etorkizuneko giltzarri gisa. Gaur egun, Bai Euskarari Elkartea ziurtagiri bat baino askoz gehiago dela gogorarazi nahi izan du zuzendariak: “gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean, Lansarean, jarraibide egokiak eta abar luze bat”.

Gainera, Euskaraldiarekin gertatzen ari den bezala, Gure lurraldearen eraldaketaz ari garela adierazi du Gutiérrez-ek. “Enpresetan hizkuntzak egoki kudeatzea eraldaketa bat da, enpresarentzat eta baita transformazio-prozesu horietan parte hartzen duten pertsonentzat ere”.

Xabier Txurruka alkateak jakinarazi ditu 32 establezimenduen izenak. Horietatik 4k "Zerbitzua eta Lana Euskaraz" goreneko maila dute, 19ek "Zerbitzua Euskaraz" eta gainontzeko 9k "Bidean" maila.

Bai Euskarari Elkartea eta Zarauzko Udala pozik eta eskerturik agertu dira, lorpenak ikusten ari direlako eta aurrera jarraitzeko gogotsu daudelako. Baina, batez ere, “Bai Euskarari Ziurtagiria duten Zarauzko eta Euskal Herria osoko enpresa, saltoki eta era guztietako entitateak egiten ari diren lanagatik, haien konpromisoagatik, haien ereduagatik, haien eraginagatik eta bide-erakusle izateagatik.

 

Ziurtagiridunen zerrenda

Amenabar, S.A.*

Euskararen bidean

Asti Pinturak

Euskararen bidean

Etxabe Confort

Euskararen bidean

Hotel Restaurante Argiñano

Euskararen bidean

Inmobiliaria Orio Txoko Txiki S.L.  

Euskararen bidean

KSB Itur Spain S.A.*

Euskararen bidean

Laguntasuna S.Coop.

Euskararen bidean

Orizar Burdindegia S.L

Euskararen bidean .                          

Ulacia bidaiak S.L.                                      

Euskararen bidean

 

Andere Produktu Profesionalak

Zerbitzua euskaraz

Borda Ardoak

Zerbitzua euskaraz

Chapucetti Diseinuak

Zerbitzua euskaraz

Eguzki Taberna

Zerbitzua euskaraz

Ekia pentsioa

Zerbitzua euskaraz

EKOLIO Olio Birziklapena

Zerbitzua euskaraz

Euskadiko Halterofilia Elkargoa

Zerbitzua euskaraz

Garrastazu Optika

Zerbitzua euskaraz

Gipuzkoako Ur Kontsortzioa – Zarautz*

Zerbitzua euskaraz

Harrespil Hilerri eta Hileta Zerbitzuak S.L.  

Zerbitzua euskaraz

Iruretagoiena Harategia - Kukulu

Zerbitzua euskaraz

Laia Janari Denda

Zerbitzua euskaraz

Lizardi lanerako arropa-denda

Zerbitzua euskaraz

Martiarena zapategia

Zerbitzua euskaraz

Mendizabal Kinkila Denda

Zerbitzua euskaraz

Salbatore Mitxelena Ikastola

Zerbitzua euskaraz

Solozabal Autoeskola - Zarautz

Zerbitzua euskaraz

Talai Berri Txakolindegia

Zerbitzua euskaraz

Zarautz Hileta Zerbitzuak S.A.

Zerbitzua euskaraz             

 

Oteitza Lizeo Politeknikoa

Zerbitzua eta lana euskaraz

Tropela Informatika eta Euskara Elkartea  

Zerbitzua eta lana euskaraz

Urola Kostako Hedabideak S.L.

Zerbitzua eta lana euskaraz

Zarauzko AEK euskaltegia*

Zerbitzua eta lana euskaraz


 

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.