2022-10-28 14:27

2003tik, Zuberoako Ikastolek Eguberriko saskiak prestatzen dituzte tokiko ekoizpenekin. Iaz, 2200 saski salduz ezinbesteko laguntza eskuratu zuten Zuberoako bi ikastolentzako.Ekimenaren helburuak :

– Zuberoako Ikastolak laguntzea.

– Zuberoako ekoizpenak ezagutaraztea eta dastaraztea.

Ipar Euskal Herrian euskarak ez du babes ofizialik. Euskara hizkuntza guttiagotua da. Euskararen etxeko transmisioa Zuberoan eteten ari den heinean, Ikastolek dute euskararen  transmisioa bermatzen. Zuberoan Ikastolak garatzen eta indartzen jarraitzeko Euskal Herri osoko elkartasuna ezinbestekoa da.

Xiberoko ikastolen saski salmenta kanpaina azaroaren 1ean abiatu eta azaroaren 27-an amaituko da.

Abenduaren 16an aurreikusten da banaketa eguna.

Saskiak www.ikaskoli.eus webgunean erosi daitezke eta eskuratzeko guneak webgunean hautatu beharko dira. Saskiak Bageran jasotzeko aukera dago.

 

 

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea 1991ko abenduaren 14an sortu zen. Ordutik, bageraren helburu nagusia Donostian euskaraz bizi ahal izatea eta euskarari bizitza ematea izan da. Donostiako euskararen erabilera areagotzeko egitasmo, ekintza eta programa ezberdinak antolatzeaz gain jendartea aktibatu nahi dugu, zirikatu, ikusgarri egin, pentsarazi.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!