2025-09-05 11:54

TARTEKA egitasmoak olatuetara eramango gaitu irailean: Groseko Surf Indarrarekin elkarlanean antolatutako surf ikastaroa izango da irailaren 18an, 18:00etan, 90 minutuz. Saioa Zurriola hondartzan egingo da, eta bi talde antolatuko dira: hasiberrientzat eta maila ertainekoentzat.

Zer da TARTEKA?
Bageraren egitasmoa da, 18–30 urte bitarteko gazteei zuzendua. Helburua euskaraz sozializatzeko plan informalak eskaintzea da (mendi bueltak, tailerrak, kantujirak…), harremanak euskaraz sortu eta ohiturak indartzeko.

Izen-ematea: irailaren 12ra arte egongo da zabalik. Kostua: 15 € (10 € Bagerakideentzat).
Izena emateko, bete ondorengo galdetegia; zalantzak edo kontsultak: aktibazioa@bagera.eus.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea 1991ko abenduaren 14an sortu zen. Ordutik, bageraren helburu nagusia Donostian euskaraz bizi ahal izatea eta euskarari bizitza ematea izan da. Donostiako euskararen erabilera areagotzeko egitasmo, ekintza eta programa ezberdinak antolatzeaz gain jendartea aktibatu nahi dugu, zirikatu, ikusgarri egin, pentsarazi.