2024-04-17 14:12

Karkarkar eta Bagerak antolaturiko stand up tailerreko ikasleak lehen aldiz oholtza gainera igoko dira idatzi duten testua jendaurrean probatzera. 

Martxoan zehar aritu dira Stand Upean arituak diren 5 irakaslerekin (Beñat Iturbe, Maialen Sorzabalbere, Mikel Irazusta, Antton Telleria eta Mirari Martiarena) umorezko bakarrizketak egiteko pautak jasotzen. Orain, beraien txanda da ikasitako guztia hartu eta praktikan jartzeko.

Probalekua Tabakalerako Kutxa Fundazioa Klubean egingo da apirilaren 18 (osteguna). Ateak 19:30etan zabalduko diren arren emanaldia ez da 20:00 arte hasiko.

Bertan arituko diren bakarrizketalariak: Mitxel Martinez, Amaia Ruiz de Galarreta, Xabier Linazasoro, Asier Galarza, Aiora Enparantza, Manex Astigarraga, Gaizka Sarasua, Ivan Aizpurua eta Julen Pagazaurtundua.

Gidariak: Mikel Irazusta, Maialen Sorzabalbere eta Beñat Iturbe

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea 1991ko abenduaren 14an sortu zen. Ordutik, bageraren helburu nagusia Donostian euskaraz bizi ahal izatea eta euskarari bizitza ematea izan da. Donostiako euskararen erabilera areagotzeko egitasmo, ekintza eta programa ezberdinak antolatzeaz gain jendartea aktibatu nahi dugu, zirikatu, ikusgarri egin, pentsarazi.