2024-04-23 12:29

Duela hiru hamarkadatik Bagera Donostiako euskalgintzaren erreferentzia izan da. Ziklo ezberdinei erantzun die, gorabeheratsua izan da bidea baina badu bere izatearen, egotearen eta ekitearen gaineko aitortza, urteetan eskuratu duena egindako lanari esker.

Bide guztiek behar dute, ordea, begirada altxa eta ingurua aztertzeko beharra. Momentu horretan gaude, aldaketen garaiek egokitzapenak eskatzen baitituzte. Hori dela eta duela urte pare bat ilusio handiz ekin genion datorren urteei begirako plan estrategiko bat burutzeari. Nola ez, horrek beste hainbat aldaketa eta berrikuntza ekarri ditu atzetik. Eta orain pozarren gaude berrikuntza horiek denak zuen aurrean aurkezteko.

Eguna: Maiatzak 25

Ordua: 11:30

Lekua: 2deo (Tabakalera)

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea 1991ko abenduaren 14an sortu zen. Ordutik, bageraren helburu nagusia Donostian euskaraz bizi ahal izatea eta euskarari bizitza ematea izan da. Donostiako euskararen erabilera areagotzeko egitasmo, ekintza eta programa ezberdinak antolatzeaz gain jendartea aktibatu nahi dugu, zirikatu, ikusgarri egin, pentsarazi.