2024-09-25 09:46

2025-2025 ikasturteko mintzalagunean parte hartzeko izen ematea urriaren 1etik 25era izango da. 

IZEN EMATEA

Lehen aldia bada Mintzalagunean parte hartzen duzula klik egin HEMEN eta galdetegia bete.

Lehendik parte hartu baduzu (azken hiru urteetan) dagoeneko altan zaudenez SARTU ZURE KONTUAN eta formularioa bete. Lehenik, pasahitza berreskuratu beharko duzu. Ondoren, 2024/2025 ikasturtean alta eman eta aukeratu bidelari edo bidelagun moduan parte hartuko duzun. Aldaketak badaude egin ditzakezu (euskara maila, ordutegia…).

Bidelarien kasuan (euskara praktikatu behar duten parte hartzaileek), 30€ ordaindu beharko dute.

Edozein zalantza, jarri gurekin harremanetan mintzalaguna@bagera.eus helbidean edo 943005074 telefono zenbakira deituz.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea 1991ko abenduaren 14an sortu zen. Ordutik, bageraren helburu nagusia Donostian euskaraz bizi ahal izatea eta euskarari bizitza ematea izan da. Donostiako euskararen erabilera areagotzeko egitasmo, ekintza eta programa ezberdinak antolatzeaz gain jendartea aktibatu nahi dugu, zirikatu, ikusgarri egin, pentsarazi.