2022-11-07 08:10

Euskaraldia gauzatuko den hamabost egunetan, hizkuntza-ohiturak euskarara gehiago ekartzeko, aldez aurretik prestakuntza jasotzea garrantzitsua da.

Ahobizi zein belarriprestei zuzendutako doako bi saio eskainiko ditugu Donostian. Ordu eta erdiko iraupena izango dute eta 15 eguneko ariketa sozialari eta egunerokoari begirako ahalduntze, prestatze eta partekatze saioak izango dira. Besteak beste landuko diren gaiak: estres linguistikoa, aurreiritziak, elkarrizketa elebidunak eta erdaraz diren elkarrizketak nola irauli.

Azaroak 8, 18:00-19:30 Bagera Elkartean  edo  Azaroak 15, 18:00-19:30 Bagera Elkartean

Izen ematea:

HEMEN

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea 1991ko abenduaren 14an sortu zen. Ordutik, bageraren helburu nagusia Donostian euskaraz bizi ahal izatea eta euskarari bizitza ematea izan da. Donostiako euskararen erabilera areagotzeko egitasmo, ekintza eta programa ezberdinak antolatzeaz gain jendartea aktibatu nahi dugu, zirikatu, ikusgarri egin, pentsarazi.