Badator Euskaraldiaren laugarren edizioa! Eta nola ez, lehen urratsak Euskaraldia egitea posible egiten duzuen kideekin ematea ezinbestekoa da. Horregatik, irailaren 26an, Eibarren egingo dugun EUSKARALDIA ON! topaketara joateko Donostiatik pare bat kotxe jarriko ditugu.
Eibarrekoa ez da ohiko bilkura izango:
Euskaraldia indartsu behar dugu, baina, batez ere, indartsu behar gaitu.
Irailak 26, osteguna | Eibarko Coliseo antzokia | 18:00-19:30