2018-11-09 12:54

2018-2019 ikasturteko Mintzalagun taldeak osatu ditugu baina oraindik bidelagunak (laguntzaileak) behar ditugu. Hau horrela, Donostiako euskaltzale guztiei egin nahi diegu proposamena: astean ordu betez bi-hiru pertsonekin elkartu eta euskaraz aritzeko agendan tartetxo bat egitea. Izan ere, urteetako esperientziak erakutsi du askok egunerokotasunean euskaraz bizitzeko saltoa eman dutela, bidelagun izan dituzten mintzalagunei esker. Parte hartzeko prest? […]

The post Euskaltzaleei deialdia appeared first on bagera.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea 1991ko abenduaren 14an sortu zen. Ordutik, bageraren helburu nagusia Donostian euskaraz bizi ahal izatea eta euskarari bizitza ematea izan da. Donostiako euskararen erabilera areagotzeko egitasmo, ekintza eta programa ezberdinak antolatzeaz gain jendartea aktibatu nahi dugu, zirikatu, ikusgarri egin, pentsarazi.