2020-10-22 09:42

Plaza kopurua bete delako itxarote zerrenda zabaldu dugu.

Gaztelerazko esamoldeetara jotzeko ohitura duzu?

Euskara jatorrean nola esan ikasteko euskal lokuzio tailerra antolatu du Bagera Elkarteak.

Otsailaren 1ean hasita (astelehenero) 18:00etatik 20:00etara izango da eta Joxerra Gartzia izango da ikastaroaren emailea. Orotara 8 ordu, 4 saio.

EGUNAK:  otsailak 1, 8, 15 eta 22.

ORDUA: 18:00etatik 20:00etara.

TOKIA: Bagera Elkartean (Hernani kalea, 15).

IRAKASLEA: Joxerra Garzia Garmendia (euskal idazlea, kazetaria eta EHUko irakaslea).

Oharra: edukiera mugatua

Ikastaroaren nondik norakoak ikusteko klik egin hemen

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea 1991ko abenduaren 14an sortu zen. Ordutik, bageraren helburu nagusia Donostian euskaraz bizi ahal izatea eta euskarari bizitza ematea izan da. Donostiako euskararen erabilera areagotzeko egitasmo, ekintza eta programa ezberdinak antolatzeaz gain jendartea aktibatu nahi dugu, zirikatu, ikusgarri egin, pentsarazi.