2025-07-16 10:17

Donostiako Udalak ostalaritzako lurzoru publikoa okupatzeko ordenantzaren bigarren aldaketa onartu du hasiera batean, eta dagoeneko jendaurrean dago, nahi duen orok alegazioak aurkeztu ahal izateko. Araudi berria ez dago erraz aurkitzeko moduan, baina udalaren webgunean iragarki-taulan ikus daiteke. Abuztuaren 6a baino lehen aurkeztu behar dira erreklamazioak, udalaren erregistro ofizialaren bidez (ez Euskara Zerbitzura zuzenean).

Araudiak hainbat puntu jasotzen ditu —ordutegi mugak, terraza motak eta egiturak, hiri-altzarien babesa— baina ez da neurri espezifikorik ezarri euskararen presentzia bermatzeko, ostalaritzako establezimenduetan euskararen ikusgarritasuna eta erabilera sustatzeko tresna izan litekeen arren.

Bageratik nabarmendu nahi dugu honek euskararen normalizazioan aukera galdua suposatzen duela, eta horregatik euskararen aldeko erreklamazioak aurkezteko deia luzatzen dugu, herritarrei eta euskaltzaleei. Euskara kaleko bizitzaren parte izatea ezinbestekoa da, baita hiriko terrazetan eta ostalaritza-eskaintzan ere.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea 1991ko abenduaren 14an sortu zen. Ordutik, bageraren helburu nagusia Donostian euskaraz bizi ahal izatea eta euskarari bizitza ematea izan da. Donostiako euskararen erabilera areagotzeko egitasmo, ekintza eta programa ezberdinak antolatzeaz gain jendartea aktibatu nahi dugu, zirikatu, ikusgarri egin, pentsarazi.