2023-05-02 08:04

Bagera Elkarteak Donostiako Euskaltzaleon Topaketak antolatu ditu maiatzaren 13an, San Telmo Museoan 9:30etik 13:30era.

Asko gara Donostian euskaraz bizi nahi dugunak edo hizkuntzaren inguruko kezka partekatzen dugunak. Elkar gaitezen eta parteka ditzagun ideia eta gogoak.

Topaketa hauetan arreta jarri nahiko genuke, arloa dena delakoa izanda ere, euskaraz funtzionatu dezaketen proiektuetan. Horretarako, euskara natural biziko den guneak, esfortzurik eta trabarik gabe euskaraz hitz egiteko proiektu eta egitasmoak izango ditugu hizketa gai.

Donostian esperientzia ezberdinak ezagutu ditugu, jaso dezagun haien eskarmentutik eta amestu ditzagun etor daitezkeenak.

Euskara ardatz izango duten proiektu posibleak irudikatzera goaz!

Topaketek talde lana izango dute ardatz, talde txikitan jardungo gara goiz osoan zehar era dinamikoan, metodologia parte hartzailearekin. Denon ekarpena izango da ondo etorri eta ekarria.

 

Animatu!

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea 1991ko abenduaren 14an sortu zen. Ordutik, bageraren helburu nagusia Donostian euskaraz bizi ahal izatea eta euskarari bizitza ematea izan da. Donostiako euskararen erabilera areagotzeko egitasmo, ekintza eta programa ezberdinak antolatzeaz gain jendartea aktibatu nahi dugu, zirikatu, ikusgarri egin, pentsarazi.