2025-06-09 10:35

Egian Euskaraz, Bagera Elkartea eta Taupa Mugimenduak hurrengo Ekainaren 14an egingo dugun “Auzoko Elkarrizketak” ekimenera gonbidatu nahi zaituztegu.

Hiru orduko gizarte elkarrizketa bat izango da, non Egiako hizkuntza aniztasunaren egoeraz jabetzeaz gain, aurrerantzean hartu beharreko norabidea zuzentzen lagundu eta herritar zein eragile ezberdinekin dauden elkarlan aukerak aztertuko ditugun.

Elkarrizketa modu eraginkorrean emateko, bi errealitate gorpuzten dituzten pertsonak behar ditugu: alde batetik, euskararen normalizazio prozesuan interesa dutenak, eta bestetik, gizartera aniztasuna eta aberastasuna ekarri dutenak. Aurreiritziak alde batera utziko ditugu, izan ere, badago betidanik Euskal Herritarra ez bada ere, euskararen normalizazio prozesuan modu aktiboan dabilenik edo, hemen jaiota ere, euskaratik urrun kokatzen denik.

Horregatik, parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu, elkarrizketa taldeak Egiako errealitatea ahalik eta modu zintzoenean ordezkatu dezan. Aniztasuna hizkuntzaren ikuspegitik ere lantzea behar-beharrezkoa delako, elkarrengana hurbildu eta bizipenak trukatuz. Horrela eraikiko dugulako etorkizun aberatsago bat.

Besoak zabalik izango gaituzue zain! Ordu arte!

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea 1991ko abenduaren 14an sortu zen. Ordutik, bageraren helburu nagusia Donostian euskaraz bizi ahal izatea eta euskarari bizitza ematea izan da. Donostiako euskararen erabilera areagotzeko egitasmo, ekintza eta programa ezberdinak antolatzeaz gain jendartea aktibatu nahi dugu, zirikatu, ikusgarri egin, pentsarazi.