2021-03-01 09:27

Hizkuntzen inguruko sentsibilizazioa eta hausnarketa eragiteko asmoz, 2016an zehar Bagera Elkartea 2016 fundazioarekin elkarlanean, Euskarriak proiektuan murgildu zen. Hainbat euskarri diseinatu genituen parte hartze prozesu baten bidez, horien artean “Donostiako Audiogidak” proiektua.

Mapa batean 4 ibilbide kokatu dira orain arte euskararekin, memoriarekin, hizkuntza-aniztasunarekin edo kulturarekin lotutakoak, eta ibilbide horietan zehar hainbat puntutan audio-azalpenak entzuteko aukera dago.

Aurten Kutxa Fundazioaren diru-laguntza bati esker ibilbide berria sortu dugu: Bertsolaritza Donostian barrena. Ibilbide hau, iraganetik orainera egindako bidaia bat dela esan dezakegu, Euskal Herri mailan kokatu daitezken pasarteak nahiz Donostiako bertsolaritzarekin zuzenki lotutakoak ezagutzeko aukera eskaintzen ditu bisita gidatu honek.

Audiogida guztiak Bagera elkartearen webgunean daude eskuragarri.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea 1991ko abenduaren 14an sortu zen. Ordutik, bageraren helburu nagusia Donostian euskaraz bizi ahal izatea eta euskarari bizitza ematea izan da. Donostiako euskararen erabilera areagotzeko egitasmo, ekintza eta programa ezberdinak antolatzeaz gain jendartea aktibatu nahi dugu, zirikatu, ikusgarri egin, pentsarazi.